Euskal abestien “top-ten”-a

Zein da, zure iritziz, euskal abestirik onena? Zein duzu gustukuena?
Lagundu iezaguzu, mesedez, euskal abestien top-ten bat egiten.
Bozkatu zure gogoko abestia edo taldea.
Ondoan daukagun taldea Ken Zazpi da. Gustukoa duzu?
Bada, ondoren  bideo bat doakizue gozatzeko…

Botua emateko komentarioetan sartu behar zara. Aukeratu zure gustukoena eta esan zergatik.
Ba al dakizu zein leku agertzen diren bideoan?

Emakumearen nazioarteko egunaz

Martxoaren 8rako, emakumearen eguna dela eta, ospatzeko zer edo zer proposatu nahi baduzu  esaiguzu, arren!
Badakizu ospakizun honen sorrera edo zergatia? Sartu hemen eta irakurri.
Aurten egun hau ospatzeko Hezkuntza Sailak Kartel Lehiaketa bat antolatu du. Hainbat ikastetxek parte hartu dute eta hauxe da irabazlea.
 
Institutuan ikusi al duzu?

Oscarrak direla eta, irakurri duguna

Alberto Iglesias Oscar saririk gabe geratu da bigarrenezAlberto Iglesias musikagile donostiarrak ezin izan zuen Marc Fosterren The Kite Runner ( Cometas en el cielo ) filmean egindako lanarengatik soinu bandarik onenaren Oscarra irabazi. Bigarren izendapena zuen, 2006an The Constant Gardener ( El jardinero fiel ) pelikulan egindako beharrarengatik proposatu baitzuten.  Hiru.com Zinea 2008/02/26 – 07:33:17 [...]

Jantzien neurriak

IRITZIA
Emakumezkoen neurriekin gora-behera
Gaur egunean zaila izaten da bi jantzidenda desberdinetan sartu eta neurri bereko prakak ondo egokitzea. Aldeak daude batetik bestera. Hori saihesteko dagokion ministerioak jantzietako neurriak bateratu nahi ditu. Horretarako, hiru eredu proposatu ditu: “zilindroa”, “diaboloa” eta “kanpaia”, itxuren arabera.
Zer deritzozu horri? Eman zure iritzia!

Euskararen aldeko jaiak

IBILALDIA:  maiatzak 25, Zornotzan
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA: ekainak 1, Barakaldon
ARABA EUSKARAZ: ekainak 15, Bastidan
KILOMETROAK: urriak 5, Iruran
NAFARROA OINEZ: urriak 10, Iruñan