<object width=”400″ height=”302″><param name=”allowfullscreen” value=”true” /><param name=”allowscriptaccess” value=”always” /><param name=”movie” value=”http://vimeo.com/moogaloop.swf?clip_id=1432343&amp;server=vimeo.com&amp;show_title=1&amp;show_byline=1&amp;show_portrait=0&amp;color=&amp;fullscreen=1” /><embed src=”http://vimeo.com/moogaloop.swf?clip_id=1432343&amp;server=vimeo.com&amp;show_title=1&amp;show_byline=1&amp;show_portrait=0&amp;color=&amp;fullscreen=1” type=”application/x-shockwave-flash” allowfullscreen=”true” allowscriptaccess=”always” width=”400″ height=”302″></embed></object><p><a href=”http://vimeo.com/1432343″>Euskal Herria</a> from <a href=”http://vimeo.com/user529669″>binariof</a> on <a href=”http://vimeo.com”>Vimeo</a>.</p>

Euskal abestien “top-ten”-a

Ken Zazpi TaldeaZein da, zure iritziz, euskal abestirik onena? Zein duzu gustukuena?

Lagundu iezaguzu, mesedez, euskal abestien top-ten bat egiten.

Bozkatu zure gogoko abestia edo taldea.

Ondoan daukagun taldea Ken Zazpi da. Gustukoa duzu?

Bada, ondoren  bideo bat doakizue gozatzeko…

Botua emateko komentarioetan sartu behar zara. Aukeratu zure gustukoena eta esan zergatik.

Ba al dakizu zein leku agertzen diren bideoan?

Emakumearen nazioarteko egunaz

Martxoaren 8rako, emakumearen eguna dela eta, ospatzeko zer edo zer proposatu nahi baduzu  esaiguzu, arren!

Badakizu ospakizun honen sorrera edo zergatia? Sartu hemen eta irakurri.

Aurten egun hau ospatzeko Hezkuntza Sailak Kartel Lehiaketa bat antolatu du. Hainbat ikastetxek parte hartu dute eta hauxe da irabazlea.

 Lehenengo saria

Institutuan ikusi al duzu?

Oscarrak direla eta, irakurri duguna

Alberto Iglesias Oscar saririk gabe geratu da bigarrenezAlberto Iglesias musikagile donostiarrak ezin izan zuen Marc Fosterren The Kite Runner ( Cometas en el cielo ) filmean egindako lanarengatik soinu bandarik onenaren Oscarra irabazi. Bigarren izendapena zuen, 2006an The Constant Gardener ( El jardinero fiel ) pelikulan egindako beharrarengatik proposatu baitzuten.  Hiru.com Zinea 2008/02/26 – 07:33:17 Bingai , Feng Yanen filmak eskuratu du Ikuspuntu Sari NagusiaBingai Feng Yan zuzendariaren lan txinatarrak irabazi du Ikuspuntu Saria (10.000 euro).  Hiru.com Zinea 2008/02/26 – 07:33:16 Coen anaiak, Oscar sarietako izarrakNo country for old men , Joel eta Ethan Coen anaien filma izan da Oscar sarien 80. edizioaren irabazle nagusia. Galak, gainera, kutsu europar nabarmena izan du Javier Bardem, Tilda Swinton, Marion Cotillard eta Daniel Day-Lewis aktorei esker.  Hiru.com Zinea 2008/02/26 – 07:33:16

Jantzien neurriak

IRITZIA

Emakumezkoen neurriekin gora-behera

Gaur egunean zaila izaten da bi jantzidenda desberdinetan sartu eta neurri bereko prakak ondo egokitzea. Aldeak daude batetik bestera. Hori saihesteko dagokion ministerioak jantzietako neurriak bateratu nahi ditu. Horretarako, hiru eredu proposatu ditu: “zilindroa”, “diaboloa” eta “kanpaia”, itxuren arabera.
Zer deritzozu horri? Eman zure iritzia!

Euskararen aldeko jaiak

IBILALDIA:  maiatzak 25, Zornotzan

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA: ekainak 1, Barakaldon

ARABA EUSKARAZ: ekainak 15, Bastidan

KILOMETROAK: urriak 5, Iruran

NAFARROA OINEZ: urriak 10, Iruñan

Egun hauetarako gomendatutako liburua:”Li Bai urrutira bidalia”, Alberdania.

“Li Bai urrutira bidalia” poesi liburuaren hautatzaileak eta itzultzaileak: Albert Galvany eta Pello Otxoteko. Alberdania argitaletxea. SS. 2006.

LAGUNEN ADIOA

Mendi berdeak iparraldeko harresiaz haraindi,
ur gardenak ekiladeko murruak inguratzen…
Lur honetan banatu ostean, zu eta biok,haizeak urrutira daraman hosto bakartiak.
Bidaiarien gogoa, hodei dilindaria;
lagun zaharrak, arrastiri koloreak.
Eskua astinduz urrundu ahala
zaldien durunda irrintziz irrintzi.

MAITE MINA

Neska gazteak perlazko errezela bildu du,
bazterrean eseri da kopetilun,
malkoen lorratz hezea baizik ez agerian…
Nork daki zer bere bihotzaren maite minaz?

URRUTIRA BIDALIA

Bertan egon zen artean, jauregia lorez bete zen..
Aldendu ondoren, ohantze huts zen bihurtu.
Ohazal nabarrak estaltzen du lo egilerik ez duen ohea,
urtetan haren lurrinez gainezka egon zena.
Honen lurrinak iraun dairau
hura ez da itzuli baina.
Harekin pentsatzean petalo horiak dira erori,
eta antzigar zuriak goroldioa hezetu du.

AMODIOZKO SENTIMENDUA

Gaztea lorea bailitzan maitatzen da,
agurea jadea bezala balioesten.
Lorearen gogoa ustekabeko ekaitza da,
jadearen bihotzak garbi distiratzen du hondatu gabe.
Gaur zimeltzen den agurea behinola gaztea zen,
eta artean nerabe den gaztea bihar-etzietan agurea izango da.
Arren, Chen Hou-ko egoitzak begiratu…
perlazko errezeletan amaraunak hasiak dira.

Gustatu zazkizue perlatxo horiek. Bada, badakizue. Erosi eta irakurri liburua.

GOIAN BEGO!

Zoritxarrez, gaur jaso dugu Idoia Calvoren, gure institutuko ikasle , lagun eta ikaskide ohiaren heriotzaren berri, istripu baten ondorioz. 

Une latz hauetan, guk ere gure doluminak eman nahi dizkiegu senide eta lagun guztiei.

Eskerrik asko eman diguzun guztiagatik.

Zure presentzia gurekin egongo da betirako.

Goian bego.

Ongi etorriak lagunak!!

Kaixo!  Hemen gara azkenean. Ez da bide erraza. Baina uste dugu merezi duela denon artean komunikatzeko tresna hau eskura izatea. Institutuko eguneroko gertaerak, irteerak, pasadizoak, zure bizipenak eta esperientziak kontatu, Basauriko edota inguruko programazioa ezagutzera eman, praktikatzen duzun kirolaz zerbait kontatu, gogoko dituzun musika taldeak, liburuak, etab. komentatu, munduko bitxikeriak,…

Hemendik espero duguna  zuen parte hartzea da. Animo, bada. Ausartu zaitez zure komentarioak eta iradokizunak idazten.